XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jateko patatarik ere ez dago ia-ia, eta zuri zer eta txupete madarikatu bat ekartzea otu!

Zeure buruarekiko estimazioa ere galdua duzu honez gero! aurpegira bota zion Xorkak.

- Ez zaitez haserre.

Lanak eman dizkit txupete hau harrapatzeak.

Parkean zegoen haurtxo bati kendu diot usoei palomitak botatzen ari zitzaienean, baina negarrez hasi da, tetea!, tetea! oihuka; eta ama konturatu denean nire atzetik abiatu da lasterka, lapurra, lapurra! deiadarka.

Gaitzerdi saihets egitea lortu dudan, bestela hantxe bertan akabatuko nindukeen.

Ez dut inoiz ikusi inor haserretuagorik esan zion Txohik.

- Janaririk ezean ondo etorriko zaizu txupete hori gosea miazkatzeko erantzun zion emazteak trufati.

- Gauzak gaizki daude, oso gaizki errepikatu zuen Txohik.

Izan ere, Txohik gaztaroa aspaldian utzia zuen eta orduko ausardia eta trebetasuna erabat galduak.

Gainera jendea orain oso fidagaitza zen eta giltzapean gordetzen zuen dena, edo diruaren ordez plastikozko (...)